Elgoibarko etxebizitzak

  • Laguntza hauen bidez, Udalak helburu bikoitza du: gazteei bere emantzipazio prozesuan eta helduen munduan sartzen laguntzea, eta gazteen artean sustatzea alokairuzko etxebizitza bat lortzea.
  • 18 eta 31 urte bitarteko gazteak sartu ahal izango dira programan.
  • Diru-laguntzaren oinarri arautzaileak (PDF) / Informazio Orria (PDF) / Eskaera orria (PDF)

Elgoibarko Udalak martxan jarriko du laster gazteentzako diru-laguntzen programa bat helburu bikoitzarekin. Alde batetik, gazteei bere emantzipazio prozesuan eta helduen munduan sartzen laguntzeko eta bestetik, gazteen artean sustatzea alokairuzko etxebizitza bat lortzea Elgoibarren.

Horretarako Udalak, deialdi honetako xede diren diru-laguntzetarako 50.000,00 euro bideratuko ditu. Aipatutako deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean iragarriko da, GAOn argitaratu eta hurrengo egunean sartuz indarrean.

Ane Beitia, Elgoibarko Alkatearen esanetan, “Udala etxebizitza arloan konponbideak eskaintzeko aurrerapausoak ari da ematen, etxebizitza politika publikoaren bidez alokairua sustatzen gabiltza, arrazoizko prezioak eta etxebizitzak  eskuragarriagoak izan daitezen. Administrazioak subjektu aktiboak izan behar gara eta gazteen eskubideak bermatzeko lanean gabiltza”.

Baldintzak eta zenbatekoak

Deialdian ezarrita daude diru-laguntzak eskatzeko baldintzak eta haien zenbatekoa, eskatzaileen diru-sarreren araberakoa izango dena. Etxebizitzarako laguntza hilean alokairuagatik ordaintzen den %50 izango da, komunitate eta etxebizitzako gehigarriak kenduta, hilean, gehienez ere, 250 € izanik.

Lehenengo baldintzei dagokionez, 18 eta 31 urte bitarteko gazte emantzipatuak izan behar dira, alokairuzko kontratu baten titularrak eta laguntza jasotzailea ezin izango da etxebizitza baten jabe izan. Diru-laguntzak irauten duen epealdian etxebizitzan erroldatu ahal izango dira, kontratuaren titularrak, euren ezkontide edo Erregistroan inskribatutako izatezko bikotea, eta euren kargura dauden adingabeak.

Beste baldintza batzuen artean, onuradunek ezin izango dituzte, urtean, 25.000,00 euro gordin baino gehiagoko diru-sarrerak izan eta Elgoibarko herrian egon beharko dira erroldatuta, gutxienez eta etenik gabe, 2 urteko antzinatasunarekin, edota udalerrian, etenik gabe, 5 urtez erroldatuta egon direla erroldatuta egiaztatu beharko dute.

Eskabideak aurkezteko epeak

2017. urteari dagozkion laguntzen deialdirako eskaerak aurkezteko epea, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 10 lanegunekoa izango da.

Eskaera egiteko, dagokion instantziarekin batera, oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da herritarrentzako arreta bulegoan.

Interesa duten pertsonek, aipatutako oinarrietan, bete beharreko baldintza, balorazio irizpide eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko informazio gehiago kontsultatu ahal izango dute.