Errosario kaleko jaiak direla eta, Elgoibarko Udalak, Gabi Tabernaren laguntzarekin, txokolada bat antolatu du ostiral honetan, urriak 6, arratsaldeko 17:00etan, Kultur Etxeko parean.
Adin guztiei zuzendutako ekimena da eta Elgoibarko Udaleko Kultura sailak, festa giroaz gozatu eta ekimenean parte hartzeko deia luzatzen du.