Saioak dinamizatzaile batek eramango ditu, eta bera izango da gaiak proposatu eta saioak bideratuko dituena.

Kontuan izan behar da jarduera honen helburua ez dela eskolak jasotzea, baizik eta aukeratutako hizkuntza giro lasai batean erabiltzea. Horretaz gain liburutegian dagoen material ugariak , hizkuntza metodoak, irakurgai mailakatuak, ikus-entzunezkoak, eta abar zuen esku izango dituzue.

Hamasei urte baino gehiago badituzu eta interesatuta bazaude, liburutegian eskuragai duzun izen emate orria bete beharko duzu urriaren  2tik 11ra bitartean. Onarpenak, izen ematearen arabera izango dira.