mintxeta futbol zelaia
fifa

 

  • Elgoibarko Udalak uztailaren hasieran bukatu zituen zelai artifizialaren berritze lanak 230.000 euroko inbertsioa egin ondoren.

Mintxetako Futbol Zelaiak, uztailetik azkenengo belaunaldiko belar artifiziala duenak, FIFA QUALITY PRO, ziurtagiri gorena lortu du, behin FIFAk homologatutako laborategi independente batek egindako test guztiak gainditu ondoren.

Elgoibarko Udalak uztailaren hasieran bukatu zituen zelai artifizialaren berritze lanak 230.000 euro inguruko inbertsioa egin ondoren. 8.628 m2 aldatu dira: 100 x 20m (zelai handia), 40 x 20m (zelai txikia) eta inguruak (alboak).

FIFAk munduko futbol erakunderik garrantzitsuenak, 2001. urtean belar artifizialaren kalitatea egiaztatzeko bere programa abiarazi zuen. Gaur egun, kalitate irizpideak zorrotzagoak dira. Saiakuntza metodo berrien artean baloiaren botean betetzearen zipriztina, baloiaren errodadura, talken absortzio edo zurgapena, marykaketa lerroen UVekiko erresistentzia edo orokorrean belar artifizialak higadurarekiko ematen duen erantzuna bezalako irizpideak kontuan hartzen dira.

Ziurtagiria lortzeko faseak

Futbol zelai batek FIFA Quality edo FIFA Quality Pro ziurtagiri bat lortzeko, aurretik fase desberdinak gainditu behar dira. Lehenik eta behin, zelai artifizialari FIFAk homologatutako laborategi batek frogak egiten dizkio. Behin gaindituta, belar sistema ezartzen da berdegunean eta FIFAK homologatutako laborategi independenteak test  berriak egiten ditu. Irizpide guztiak betetzen baditu, zelaia dagokion ziurtagiria lortzeko prest dago.