Udalaetxea eta frontoia

  • Udalak, arratsaldeko 19:00etan, udaletxe aurrean egingo den Kataluniako prozesuaren aldeko 15 minutuko elkarretaratzean parte hartzeko gonbitea luzatzen die herritarrei.

Kataluniako prozesu demokratikoa babesteko adierazpen bateratua adostuko dute EAJ-PNVk eta EH Bilduk, ostegun honetan ospatuko den Osoko Bilkuran.

Udalbatzaren gehiengoak elkartasuna adierazteaz gain, Elgoibarko Udalak dei egiten die herritarrei, bi alderdiek Kataluniako erreferenduma egitearen aldeko testu honekin
ere bat egin dezaten.

Hala, ostegun honetan, irailak 28, arratsaldeko 19:00etan, udaletxe aurrean egingo den Kataluniako prozesuaren aldeko 15 minutuko elkarretaratzean parte hartzeko gonbitea luzatzen du Udalak. Bertan, Osoko Bilkuran aurkeztutako adierazpena irakurriko da, “Kataluniarekin bat” lemapean.