Erlazionatutako informazioa:
- Zozketaren emaitzak:
- Uparitzagako Babes Ofizialeko etxebizitzitzen zozketa
- 2016ko urtarrilaren 11n argitaratu dira Elgoibar udalerriko 16 Babes Ofizialeko Etzebizitzak esleitzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak. (Aurkeztutako eskaerak: 58, onartutakoak: 52, baztertutakoak: 6).
- Ebazpena, 2016ko urtarrilaren 11koa, Etxebizitzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkariarena, honen bitartez, Elgoibarko udalerrian Maalako 2.a eremuko 2.a.2 Uparitzaga 16 azpieremuan 16 Babes Ofizialeko Etxebizitza esleitzeko prozeduran onartuak eta baztertuak izan direnen zerrendak argitaratzen dira
- Eskaera onartuak
- Kanpoan utzitako eskaerak
- Eskaera onartuak. Mugikortasun urri iraunkorra desgaituak
- Etxebideko ebazpenaren aurka jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoak aurkezteko epea: 2016/2/11ra arte.
- IRAGARKIA: Elgoibar udalerriko erosketako 16 babes ofizialeko etxebizitzen sustapenean izen emateko epea irekiko da 2015eko abenduaren 9a eta 23a bitartean.
- Elgoibarren 16 babes ofizialeko etxebizitza erosketa esleitzeko prozedura abian jarri dela komunikazioa
- Uparitzagako Babes Ofizialeko 16 Etxebizitzen zozketan izena emateko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik
- Informazio gehiago Etxebiden
Elgoibarko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak abuztuan sinatutako hitzarmenaren arabera, Uparitzaga kaleko hamaseian, Herriko Antzokiaren parean, babes ofizialeko 15 etxebizitza eraikiko dira.
Lanak hastear daude eta bi urtez luzatuko direla aurreikusten da. Bi eta hiru logelako etxebizitzak izango dira. Hala, Uparitzagako etxebizitzen zozketan parte hartzeko, aurrez, Etxebiden (Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan) erosketa erregimenean izena emanda egon behar da; eta, ezinbestekoa da, gutxienez, 2013ko irailaren 15etik Elgoibarren erroldatuta egotea.
Gainera, kokapen aukeretan, Elgoibar aukeratuta izatea ezinbestekoa da. Prozesu osoaren kudeatzailea Etxebide izango da. Etxebidek gutunak eta mezu elektronikoak helaraziko dizkie eskatzaileei informazio guztia xehetasunez azaltzeko, eta horiei erantzunez, interesdunek izena emango dute zozketarako, abenduaren 9tik 23ra arteko epean.
Ordurako, baldintzak beteta izan beharko dituzte eskatzaile guztiek. Baldintza ekonomikoei dagokionez, 2014ko zergaldian 9.000 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrera haztatuak izatea eskatzen da. Mugikortasun murriztua duten desgaituen, desgaitu psikikoen eta genero-indarkeriaren biktimen kasuan, aldiz, gutxienez, 3.000 euroko diru-sarrerak eskatuko dira.