Elgoibar

Elgoibarko Udalak herritar guztiei aditzera ematen die, astearte honetatik, azaroaren 3tik aurrera, hilabeteko epea izango dutela, udalerriko soinu giroa hobetzeko asmotan bultzatu den ekintza Plana dela-eta, nahi dituzten ekarpenak eta egoki deritzen alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Elgoibarko udalerriko soinu giroa hobetzeko Planari buruzko proposamenak eta alegazioak Herritarrentzako Arreta Bulegoan aurkeztu ahal izango dira, edo Udalaren Hirigintza Sailaren Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu elektroniko bat bidalita.

Udalak AAC Acústica + Lumínica enpresari agindu eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Udalsarea 21 iraukortasunerako udalerrien euskal sareak babestu duen Ekintza Plana behin betiko onartu ostean, indarrean egongo da bosturteko batez (2016tik 2020ra).