-
Bilketa apirilaren 12tik 17ra egingo da Azoka Plazan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Elgoibarko gazteek Elgoibarko lanbide heziketa, unibertsitatea eta industria aurrez-aurre ezagutzeko helburuarekin Elgoibarko Udalak XIII. Ekiten Tailerrak antolatu ditu, IMH, Meka, Arreiturre Institutua eta Elgoibar Ikastolarekin elkarlanean.


-
LH 6ko eta DBH 1eko ikasleek hartu dute parte eta egitasmoarekin bitartez, otsaila eta martxoa bitartean, herriko emakumeek egin eta egiten duten lana ezagutu eta emakume zientzialariekin loturiko esperimentuak landu dituzte.
-
Era berean Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ‘Matriuska’ antzezlana (Covid-19a dela eta atzeratuta) apirilaren 29an eskainiko da, osasun eta segurtasun berme guztiekin eta ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea.
-
4 egun horietan Udal Kirol Patronatuko abonatuek Eibarko Ipurua eta Orbea kiroldegietako igerilekuak doan erabili ahal izango dute.
-
Izen ematea apirilaren 6tik 16ra burutu behar da. Ikastaroak maiatzaren 3an hasiko dira eta astean saio bakarra izango da. Aforoen murrizketengatik Igeriketa Eskolako Taldeek soilik eman dezakete izena.
-
Dirulaguntza hori udalerriko irabazi asmorik gabeko kultur-talde eta elkarteei zuzenduta dago eta helburu du kultur eragile zein taldeen lanari dagokion balioa eman, babestu eta indartzen jarraitzea, kulturak Elgoibarren bizirik jarrai dezan.
-
Era berean, Udalak dirulaguntza izendunak emango dizkie tokiko hainbat erakunde eta eragileri, hala nola herriko ikastetxeak, EMUDAFE Musika eta Dantza Federazioari, Musika Eskolari, Elgoibarko Makina Erremintaren Museoa Fundazioari…
-
Udal Kirol Patronatuak martxoaren 29tik apirilaren 9a arte, LH 1-6 (6-12 urte) bitarteko haurrei kirol desberdinak egiteko aukera eskainiko die, besteak beste, atletismoa, tenisa, padela, skatea…
-
11 monitoreekin kontatuko du Kirol Patronatuak eta guztia 13 haurrez osaturiko lau talde egingo dira. Kirol jarduera guztiak aire librean egingo segurtasun neurriak bermatuz.
-
Udaberriko oporraldirako antolatutako programak harrera ezin hobea izan du gazteengan eta plaza guztiak bete dira
-
Apirilaren 12, 13, 19, 20, 21 eta 26an izango dira, sektore eta herritarrentzako era bereizian. Aurrez izena eman behar da apirilaren 8a baino lehen.
-
ElgoibarKlik plataforma Instagram eta Facebooken @ElgoibarKlik izenpean jarrai dezakete erabiltzaile zein interesdunek. Bertan plataformara atxikitako saltokien informazioa eta herritarren intereseko edukiak kontsulta daitezke.
Elgoibarko Udalak 168.000 euroko dirulaguntza emango die herriko ikastetxeei 2020-2021 ikasturterako
-
Laguntza horren helburua da ikastetxeek bultzatutako hainbat programa eta proiektu sustatzea eta euskarari lotutako hezkuntza-ekintzak indartzea.
-
Dirulaguntza honako sailek bideratu dute: Hezkuntza, Gizarte Ongizatea, Euskara, Berdintasuna, Sustapen Ekonomikoa eta Enplegua eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako saila.
-
Urazandi auzoan eskainitako zerbitzuaren harrera ona ikusirik, Udalbusa zerbitzua jarriko da abian, auzotarren mugikortasuna bermatu, jasangarritasunean pausuak eman autoaren erabilera murriztuz, eta auzotarrei herrira gerturatzeko erraztasunak eskaintzeko.
-
Autobus zerbitzua urte osoan zehar eskainiko da astegunetan zein larunbat goizetan eta bidaia bakoitzak 1€-ko prezioa izango du, adineko eta ezgaituentzako %50eko deskontuarekin.
-
Udalak martxan jarri du jada Udalbusa zerbitzua esleitzeko prozesua. Bi urteko kontratua izango da hori eta gehieneko aurrekontua urteko 70.000€koa izango da (BEZ kanpo).
-
Eulogio Estartako (Sigma) etxebizitzak, San Pedroko etxeak, Arriaga auzoa eta Altzola zeharkatzen dituen Lurraldebus zerbitzuaren prezioak 3.tarifan kokatzeko lanketa ari da burutzen Udala Gipuzkoako Garraio Agintaritzarekin.
Orrialdea 1/66