Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.2 artikuluan xedatutakoari jarraiki, Gizarte Zerbitzuen Sailak entzunaldi publiko hau egingo du, behar bezala identifikatutako herritarrek, erakundeek eta elkarteek, hala nahi izanez gero, 2017ko irailaren 15etik urriaren 6 arte, iritziak eta iradokizunak aurkeztu ahal izan ditzaten, ondoren zehaztuko den PARTAIDETZA BIDEREN BAT erabilita:

  • Iritziak eta iradokizunak ondoko helbide elektronikora bidaliko dira: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Iritziak eta iradokizunak Arreta Bulegoan kokatuta dagoen Elgoibarko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira: 

    Santa Ana kalea 2, sarrera Giza Eskubideen parketik.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu ERANTSITAKO FITXATEGIA, GIZARTE LARRIALDI EGOERAK ARTATZEKO UDALAREN HARRERA-ETXEBIZITZA ARAUTZEN DUEN ARAUDI PROPOSAMENA izenekoa.