ELGOIBARKO UDALERRIAN DENBORA MUGATUKO APARKALDIA ARAUTZEN DUEN  ORDENANTZA- PROPOSAMENAREN ENTZUNALDI PUBLIKOA 

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.2 artikuluan xedatutakoari jarraiki Hirigintza Sailak ordenantza proposamenaren entzunaldi publikoa egingo du, hau onartu aurretik, behar bezala identifikatutako herritarrek, erakundeek eta elkarteek, hala nahi izanez gero, 2024ko IRAILAREN 25etik 2024ko URRIAREN 15era, ekarpenak aurkeztu ahal izan ditzaten, ondoren zehaztuko den PARTAIDETZA BIDEREN BAT erabilita:

  • Iritziak eta iradokizunak ondoko helbide elektronikora bidaliko dira: partaidetza@elgoibar.eus
  • Iritziak eta iradokizunak Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) kokatuta dagoen Elgoibarko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira: Santa Ana kalea 2

 

IRAGARKIA (PDF)

ORDENANTZA- PROPOSAMENARENA (PDF)