Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Taupa Euskaltzaleen Mugimenduaren dinamizazioarekin, Batera Elgoibarren jendarte ekimena jarri dute martxan Elgoibarren

  • Batera Elgoibarren dinamikaren helburua herritar ezberdinen arteko akordio berriak adostu eta Elgoibarren euskararen erabilera areagotzeko baldintzak onartzea da.
  • Urtarrilean hasi eta ekainean amaituko da prozesua, bertan,  Elgoibarko  108 herritarrek hartuko dute parte.

Euskararen erabileran goranzko jauzi bat emateko asmoz jarri zuen martxan Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak, Batera jauzi jendarte laborategia 2023an. Herriz herri Euskal Herri osora zabaldu nahi du Taupak orain dinamika hori; tokian toki euskararen aldeko sarea zabaldu, komunitategintzan sakondu, akordio berriak adostu eta erabileran jauzi bat emateko oinarriak ezartzeko asmoz.

Arrigorriagan, Bizkaian, herriratu zen proiektua lehen aldiz, eta, orain, Elgoibarrek emango du pausoa. Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak elkarlanean bultzatu dute proiektua, Taupa Euskaltzaleen Mugimenduaren dinamizazio eta gidaritzarekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Prozesua urtarrilean hasi eta ekaina bitartean luzatuko da. 

Bost lagunez osatutako talde motorra gidari dutela, Elgoibarko sektore ezberdinetako 18 pertsonak osatu dute Elkarrizketa Taldea. Pertsona horiek aukeratzeko orduan, gizarteko lagin zabal eta anitz baten parte hartzea bilatu da, eta Elgoibarko 18 herritarrekin osatu da Elkarrizketa Talde Eragilea. Talde anitza da, adin, genero, jatorri, zaletasun, lanbide eta euskara ezagutza maila ezberdinekin, eta etxeko hizkuntza euskara edo/eta beste hizkuntzaren bat izan duten ere kontuan hartu da taldea osatzerakoan. 

Bost lan-saio egingo ditu Elakrrizketa talde honek, eta, saio horietan aztertu eta erabakiko diren baldintzek ahalik eta onarpen sozial handiena izan dezaten, Elgoibarko sektore esanguratsuenekin lotura duten herritarrekin kontraste bilerak egingo dira. Hauek izango dira bost kontraste taldeak: hezkuntza eta helduen alfabetatzea, kulturgintza, kirola-aisia-gazteak, arlo sozioekonomikoa, eta, bosgarrena, euskaraz ez dakiten herritarrek osatuko dute. 

Ekainaren amaierarako, Elgoibarren euskarak bizi duen egoeraren diagnosi komunitario bat adosteaz gain, Elgoibarren euskararen erabilera areagotzeko baldintzak eta epe luzerako gidalerroak zehaztuko dira. Euskararen biziberritze prozesuan ahalik eta herritar gehienen parte-hartzea bermatzeko abiatu da Batera Elgoibarren herri-ekimena. Hamar urte barru Elgoibarren euskara gehiago egin eta entzutea da helburu nagusia, eta hori hala izateko bete behar diren baldintzak adostu nahi dira lehen fase honetan. Prozesuak ezinbesteko hiru oinarri izango ditu: elkarrizketa, aniztasuna eta adostasuna.