Zabalik jarraitzen du 2025eko egutegia osatzeko XVII. Argazki Lehiaketan parte hartzeko epeak

  • Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatutako lehiaketaren aurtengo gaia honakoa izango da: “Elgoibar, elkar zaintzen duen herria” eta argazkia Elgoibarren ateratakoa izan beharko da 2023ko urritik 2024ko urrira bitartean.
  • Argazkiak aurkezteko azken eguna 2024ko urriaren 8a izango da; eta lanak emailez bidali beharko dira euskara@elgoibar.eus helbide elektronikora.

Elgoibarko Udalak, ohikoa den bezala, egutegia eskaini nahi die herritarrei eta gertukoei. Egutegia eratzeko argazki lehiaketa antolatzen du urtero, bai poltsikorako egutegia baita hormako egutegia irudikatzeko.

Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatutako lehiaketaren gaia “Elgoibar, elkar zaintzen duen herria” izango da, beraz, argazkia Elgoibarren 2023ko urritik 2024ko urriaren 8ra  bitartean egindakoa izan beharko da. 

Argazkiak aurkezteko azken eguna 2024ko urriaren 8a izango da (egun hori barne); eta lanak emailez bidali beharko dira euskara@elgoibar.eus helbide elektronikora.

Epaimahaiak 12 argazki aukeratuko ditu egutegi handirako, eta beste argazki bat, egutegi txikian jartzeko. Bestalde, Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 80 euroko bonuarekin sarituko da aukeratutako argazki bakoitza.

Partaide bakoitzak, gehienez ere, 6 argazki aurkeztu ahal izango ditu; baina, gehienez ere, pertsona bakoitzeko 3 argazki sarituko dira. Lanak originalak izango dira, eta Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten duten 16 urtetik gorako pertsonek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera.

Argazkiak etzanak/horizontalak izan beharko dira, eta gutxienez 2 Mb-ko pisua izango dute, eta gehienez ere, 10 Mb-ekoa. Argazkiak JPG formatuan aurkeztu beharko dira. Gailu mugikorrez ateratako argazkiak ere onartuko dira. Argazkiak Elgoibarren ateratakoak izan beharko dira, eta adierazi egin beharko da zein leku den.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek euskara@elgoibar.eus helbide elektronikora mezua bidalita aurkeztu beharko dituzte lanak, eta horretarako azken eguna 2024ko urriaren 8a izango da. Argazkiez gain, mezuan jarri beharko dira egilearen datu pertsonalak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, eta argazkiaren lekua eta data. Parte-hartzaileek konfirmazio mezu bat jasoko dute lehiaketan onartuak izan direla jakinarazteko. 

Epaimahaiak, Elgoibarko Udaleko eta Ongarri argazkilari elkarteko ordezkariek osaturikoak, hamabi argazki aukeratuko ditu egutegi handirako, eta beste argazki bat, egutegi txikian jartzeko. Hala, Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 80 euroko bonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitzaren egilea. Argazkiaren kalitateaz gain, egutegiari koherentzia eta gorputza emateko irizpideak ere hartuko dira kontuan.