igerilekuak

Uztaila bukatzear dagoenean, Mintxetako igerilekuen denboraldi erdi honetan, eguraldi eskasa izan da protagonista nagusia.

Ekainaren 10ean ireki ziren Mintxetako igerilekuak eta ekainaren 21erarte eguraldia eguzkitsua eta beroa izan bazen ere, geroztik lainoa eta euria nagusitu dira uda parte honetan. Ekainaren 18a izan zen erabiltzaile kopuru handiena izan zen eguna 1.200 erabiltzailerekin eta ekainaren bost egunetan 1.000 erabiltzaile baino gehiago pasa ziren, baina uztailean berriz eguraldi eskasa nagusitu da, 15 egunetan euria eginez. Ekainean 9.500 erabiltzaile pasa ziren igerilekuetatik eta uztailean berriz, gaur arte, 11.121.

Pasa den urteko uda osoan 40.000 erabiltzaile izan zituzten igerilekuak eta aurten, eguraldia ez bada aldatzen, kopuru horretara ez da iritsiko.