ludoteka eta gaztelekuko logotipo lehiaketen sari banaketako argazkia

Ander Mujika Zubiaurre (Ludoteka) eta Paula Heras Marcos (Gaztelekua) izan dira, Elgoibarko Udalak, Ludotekaren eta Gaztelekuren logotipoak berriztatzeko asmoz abiarazitako lehiaketaren irabazleak. Biek, Maialen Gurrutxaga, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako zinegotziaren eta Mikel Etxaniz udal teknikariaren eskutik jaso dute gaur euren saria, Kalegoen plazan ospatutako sari banaketan. Elgoibarko dendetan erosketak egiteko 500 euroko bale bana, hain zuzen ere.

Honez gain, Ludoteka eta Gaztelekuaren 10.urteurrena dela eta, Kalegoen plazan bertan festa txiki bat antolatu da. Bertan, puzgarri bat jarri da, apar festa bat ere izan da, gune lasai bat (txapa makina, aurpegi margoketa eta abar) eta betiko jolasekin baina formatu erraldoian gozatzeko aukera izan da. Umeek izugarri ondo pasa dute goiza.

Festa1Festa2Festa4