Elgoibarko Udalak, herriko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren testuinguruan, proiektu bat abiarazi du kontziliazioak Elgoibarren duen egoerari buruzko diagnosi sektoriala eta ekintza plana egiteko.
 
Horretarako, elgoibartarren denboraren erabilera, kontziliazioa eta erantzunkidetasuna aztertzeko galdetegi bat egin da. Inkesta hau etxetik kanpo lan egiten duten pertsonei zuzenduta dago eta ondorengo gaiei buruzko informazioa biltzea du helburu, besteak beste: lan ordutegien malgutasuna, bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeko zailtasuna, udalerriko zerbitzuak (kiroldegia, liburutegia, eta abar) herritarren errutinetara egokituta dauden, kontziliazio zerbitzu nahiko dagoen, etab.
 
Galdetegi sinplea da, bereahala betetzen da.