2017koairelibrekozinea

 

  • Pelikulak definizio altuan eskainiko dira, Blu-Ray formatuan
  • Proiekzioak uztaileko asteburuetan izango dira Kalegoen Plazan 22:30ean eta 500-700 bat lagunentzako lekua egongo da
  • 10 film proiektatuko dira, horietatik, 3 euskaraz emitituko dira, 4 animazio filmak izango dira eta 7 adin guztiei zuzenduta egongo dira
  • Ziklo zinematografikoa larunbatean hasiko da, uztailak 1, “La La Land La ciudad de las estrellas” filmaren proiekzioarekin.
  • Pelikulen sinopsiak (PDF)

Aurten ere Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak, herritarren udako gauak animatzeko xedez aire libreko zine emanaldien edizio berri bat jarri du martxan. Hortaz, uztaileko asteburuetan zehar fantasiaz, abenturaz eta umorez beteriko 10 film proiektatuko dira definizio altuan. Horietatik, 3 euskaraz emitituko dira, 4 animazio filmak izango dira eta 7 adin guztiei zuzenduta egongo dira. Eskaintza zabal eta anitz honen bitartez, iazko edizioko batez besteko 450 ikusle kopurua gainditu nahi da.

Programa zinematografiko honen 27. edizioa, uztailaren 1ean hasi eta uztailaren 30ean bukatuko da. Emanaldi guztiak 22:30ean hasiko dira Kalegoen Plazan, bertan Udalak 500 lagunentzako eserlekuak erraztuko ditu. Hala ere, inguruko tabernen laguntzaz 200 kide gehiagorentzako lekua egon daiteke. Emanaldiaren egunean, eguraldi txarra eginez gero, hurrengo egunera atzeratuko dira saioak.

Aurreko urtean bezala, proiekzio guztiak definizio altuan eskainiko dira iaz estreinatutako eta Servifilms enpresari alokatzen zaion Blu Ray erreproduzitzaileari esker. Halaber, enpresa hau proiekzioaz eta irudi zein soinu tresneriaz arduratuko da.

Ikusle mota guztientzako filmak

Aire libreko aurtengo zine emanaldiari La La Land Ciudad de las estrellas pelikula musikala arrakastatsuak emango dio hasiera uztailaren 1ean.

Programari, hurrengo asteburuan emango zaio jarraipena. Ostiralean, hilak 7, hamabost egunez tunel batean harrapatuta egon ostean, azkenik, erreskatatu egiten dituzten pertsona talde baten istorioa kontatzen duen Los del túnel pelikularen txanda izango da, 12 urte baino gehiago duten ikusleei zuzendutakoa. Larunbateak, uztailak 8, Monster trucks emitituko da, hain zuzen ere, “Los Goonies” eta “Transformers” filmen arteko nahasketa.

Hirugarren asteburuko ostiralean, euskara Kalegoen Plazan barrena ibiliko da adin guztiei zuzendutako Memoriaren ganbaratik filmarekin. Halaber, proiekzioak larunbatean jarraituko dira, uztailak 15, Trolls pelikularekin. Trollsak, abestien munduko izakirik zoriontsu eta alaienak dira.

Atsedenaldi baten ondoren, Elgoibar berriro ere martxan jarriko da uztailaren 22an, larunbata, Vuelta a casa de mi madre pelikularen emanaldiarekin. 40 urte bete ostean, Stéphaniek lana eta dirua galdu ditu, eta senarrak ere utzi egin du. Horrexegatik, amaren etxera itzuli behar du. Igandean, uztailak 23, ikusleek euskarazko beste pelikula batekin disfrutatzeko aukera izango dute. Okasi honetan, Ballerina, ikusle guztiei zuzendutako animaziozko filma, eskainiko da, Felicia dantzari profesional bihurtzearekin amets egiten duen neska gaztearen istorioa kontatzen duena.

Hilaren azkeneko ostiralean, uztailak 28, Un monstruo viene a verme proiektatuko da. Lan berri honi esker, J.A. Bayonak amaiera emango dio, “El orfanato” eta “Lo imposible” filmekin, ama-semeen harremanen inguruan sortu zuen trilogiari. Halaber, larunbatean, hilak 29, euskarazko hirugarren eta azkeneko pelikula eskainiko da: Zikoinak. Junior eta bere laguna Tulip zikoinak protagonista dituen adin guztiei zuzendutako filma. Aire libreko zine emanaldiari igandean, uztailak 30, emango zaio amaiera Cantábrico pelikularekin, ipar hemisferioko izakirik ikaragarrienaren (Kantauriko hartz arrea) bizilekua.